domingo, 11 de mayo de 2008

Behin batian Loiolan - Bilintx

Behin batian Loiolan erromeria zan,
Hantxe ikusi nuen neskatxa bat plazan;
Txoria baino ere arinago dantzan.
Huraxe bai polita, han politik bazan!

Esan nion desio senti nuen gisan,
Harekin hizketa bat nai nuela izan.
Erantsun zidan ezik atsegin har nezan,
Adituko zidala zer nahi nion esan.

Aurkitu ginanian inor gabe jiran,
Koloriak gorritu arazi zizkidan.
Kontatuko dizuet guztia segidan,
Zer esan nion eta nola erantzun zidan.

-Dama polita zera, polita guztiz, ai?
Bainan halaere zaude oraindik ezkongai;
Ezkon gaitezen biok. Esan zadazu: Bai.
-Ni zurekin ezkondu? Ni zurekin? JAI-JAI!!

Bilintx Wikipedian.

Laster arte,

Ugutz Txopitea

No hay comentarios: